Hizkuntza zerbitzu profesionalak ematen dituen eta nazioarteko izaera markatua duen enpresa gara.

Itzulpengintza zerbitzu eraginkorraren eta komunikazio eleaniztuneko irtenbide integralen bidez, atzerriko merkatuetan beren garapena azkartu nahi duten enpresa ororen aliatu garrantzitsutzat daukagu geure burua. On Global talde konprometitua da, eta enpresaren komunikazioa, barrukoa zein kanpokoa, eraginkortasunez eta sortzailetasunez hobetzeko xedea dauka. Gure kalitate-konpromisoei eusten diegu, arloa edozein izanda ere. Gure balioei eta bezeroarekiko hurbiltasunari esker, arlo anitzetako enpresa handi eta txikien konfiantza irabazi dugu, batez ere, profil zientifikoa eta industriala duten enpresena. Ibilbide luzea dugu egina sektorean, eta gure bokazio berritzailea zein kudeaketa-politika eraginkorra sendotzeko balio izan digu horrek, bai eta itzulpengintza, lokalizazio eta aholkularitza zerbitzuen kalitatearen gaineko kontrol zorrotza sendotzeko balio ere.

Amaya Montoya
Zuzendaritza
Gonzalo Urriza
Zuzendaritza