img_pag_4 copy 3
Baliteke guztia hitz, esaldi edo ideia soil batekin hastea. Gero eta 
garrantzitsuagoa da edukiak merkatu globalera egokitzea.
Hizkuntza zerbitzu 
espezializatuak

Baliteke guztia hitz, esaldi edo ideia soil batekin hastea. Argi dagoena da enpresa barruan edukia sortzeak ahalegin handia dakarrela horren garapenean. Gero eta garrantzitsuagoa da aipatu edukiak merkatu globalera egokitzea. Horregatik, zure zerbitzura jarri ditugu gure teknologia eta eskarmentua; bai itzultzeko, bai lokalizazioa egiteko, bai zure beharrizan linguistikoak eta komunikaziokoak kudeatzeko, izan hitz soil bat, esaldi bat edo ideia bat.

img_pag_6 copy
“Gure bezeroak asebetetzeak bermatzen gaitu gehien enpresa gisa”
On Global konpromisoak
Konfidentzialtasuna

Zure lasaitasunak axola digulako, aholkularitza- eta itzulpen-lanak egiteko jasotzen ditugun dokumentu eta datu pertsonal guztien konfidentzialtasun erabatekoari eusten diogu. Bermatu egiten dugu hitzartutako zerbitzua emateko bakarrik erabiliko direla horiek, eta erabateko zuhurtziaz tratatuko direla. Zure konfiantza ezinbestekoa da. Gainera, kanpoko hornitzaile guztiek hartu dute beren gain On Globalen aurreko erantzukizuna, konfidentzialtasun-kontratu baten bidez. Bestela ere, hala nahiko bazenu, konfidentzialtasun-kontratua sina genezake zure enpresarekin.

Ingurumenarekiko errespetua

Eco-friendly enpresa gara. Ziur gaudenez ekoizpen jarduera orok eduki behar duela berekin batera hazkuntza jasangarrirako politika, ingurumenaren defentsa txertatzen diegu bezeroekiko ohiko komunikazio praktika guztiei eta sorkuntza prozesuetako etapa guztiei. Itun Berdea ekimenaren partaideak gara. Vitoria-Gasteizek sustatu zuen ekimen hori, 2012an, Europako Hiriburu Berde izendatu zutenean.

pasillo
general
gerencia
escaleras
Gure bezeroek 
bermatzen gaituzte

“Kalitate handia, produktuaren euskarri tekniko bikain batek babestutako produktuak eta bezeroen arreta paregabea”

Product Marketing Manager
Product Marketing Manager

“Berekin fidatzen gara, eta beti aurkitzen dugu guretzako irtenbiderik egokiena.”

Translation and Documentation Manager
Translation and Documentation Manager

“On Global da, zalantzarik gabe, gurekin lan egin duen itzulpen enpresarik onena”

European Communications Manager
European Communications Manager