Baliabide teknikoak

Gure bezeroei bizitza erraztea hartu dugu helburu, eta horregatik ezarri ditugu azken sistema teknologikoak ordenagailuz lagundutako itzulpenetan, aurrezpen ekonomikoa bermatzeaz gain, oinarrizko denbora aurrezpena bermatzeko horrela. Azken belaunaldiko software sistemak, terminologiaren kontrol zorrotzak eta gure profesionalek etengabe baliozkotzen eta aztertzen duten kalitateak eusten diote gure laneko prozesuari, eta prozesu horrek bezeroaren zerbitzura jartzen du itzulpen prozesua jorratzeko orduan erosotasuna bermatuko dion mekanismoa.

gestion
Itzulpengintzarako azken sistema teknologikoekin egiten dugu lan
Itzulpen tresnak

Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak dira aliatu onenak itzulpen prozesuan. Honakoa da aipatu tresnen oinarrizko funtzionamendua: datu-basea edo itzulpen memoria sortzen da, eta, bertan, segmentuz segmentu pilatzen dira itzuli beharreko testuak, xede hizkuntzako baliokidearekin batera. Hau da, alde batetik, segmentuen arabera zatituta gordetzen da jatorrizko dokumentua, eta, bestetik, segmentu bakoitzari dagokion itzulpena gordetzen da. Datu-base horri etengabe gaineratzen zaizkio egin beharreko hurrengo itzulpenak. Era berean, bezeroaren berariazko terminoak erauzten dira, eta glosario bat sortzen da terminologia espezifikoarekin. Horrela, memoriak beti egoten dira eguneratuta eta berrikusita.

Itzulpen automatikoa

Itzulpen automatikoa edo MTa (Machine Translation, ingeleseko sigletan) algoritmoetan eta itzuli beharreko elementuen aurreikuspen estatistikoan oinarritutako itzulpen sistema da. Ohiko itzulpengintzarekin konbinatu daiteke sistema hori, eta, horrela, profesional batek elementuz elementu berrikusten ditu sistema automatikotik abiatuta eskuratutako itzulpenak. Automatikoki itzulitako testuaren berrikuspenak «post-edizioa» izena dauka, eta post-editorea da ohiko itzultzailearen ordezkoa.

Prozesuak

On Globalen kudeaketa prozesu zabala egiten dugu proiektu bakoitzarekin. Honelaxe egiten dugu lan itzulpen proiektu estandarretan:

icon_analisis
0Analisia

Proiektu bati heldu aurretik, itzuli beharreko dokumentua 
aztertzen dugu sakon, eta bezeroari bidaltzeko aurrekontu itxia egiten dugu.

preproduccion
1Aurreprodukzioa

Testua formatutik bereizten dugu eta testu lauan sortzen dugu dokumentua, ordenagailuz lagundutako itzulpen tresna aurreratuekin landu ahal izan dadin.

traduccion
2Itzulpena

Xede hizkuntzako jatorrizko itzultzaile batek egiten du itzulpena, eta, era berean, aditua izaten da testuak jorratutako gaiari dagokionean.

revisionqa
3Berrikuspena & QA

Sistema informatiko batek hautematen ditu itzulpenean egon daitezkeen huts egiteak. Ondoren, era berean akats ortotipografikoak edota gramatikalak eta abar baztertzen dituen ohargile batek deuseztatzen ditu horiek.

icon_dtp
4DTPa

Dokumentua jatorrizko formatuarekin bateratzen dugu berriro ere, hasierako itxura emanez. Urrats horretan, beti erabiltzen dugu bezeroak baliatutako diseinu programaren bertsio berbera.

icon_entrega
5Bezeroari entregatzea

Itzulpen prozesua amaituta, gure intranetaren bidez, posta elektronikoaren bidez edo FTParen bidez entregatzen diogu dokumentua bezeroari.

icon_actualizacion
6Memoria 
eguneratzea

Azkenik, bezeroaren memoria eguneratzen dugu, itzulitako segmentuak, aldaketak eta abar txertatuz. Memoria zenbat eta handiagoa izan, orduan eta bat-etortze gehiago egon ahalko dira etorkizuneko testuetan, eta, hortaz, deskontu handiagoak bezeroarentzat.

Itzulpen prozesuan, erosotasuna bezeroarentzat