Irtenbide integralak 
komunikazioan

Itzulpen eta idazketa teknikoa, transkripzioak, web eta software lokalizazioak, interpretazio prozesuak, aholkularitza, dokumentazio-kudeaketa... Edozein enpresaren jardueran ager daitekeen egoera ororentzako irtenbide integralak ematen dituzte gure zerbitzuek. Edozein hizkuntzari heltzeko gai den talde profesionalari eta software aurreratuko teknologia-sistemei esker, enpresa sendotzeko orduan edo merkatu berrietara hedatzeko orduan behar duzun laguntza guztia eman diezazukegu. Komunikazio bide arin eta eraginkorrak prestatzea da enpresa batek nazioartekotzeko ahaleginean ematen duen lehen urratsa. Zapaldu nahi duen sektorea edo merkatua gorabehera, gure bezeroek erronka hori erraz gaindi dezaten egiten dugu guk lan.

Itzulpena

Orokorra edo teknikoa, medikua edo industriala, zinpekoa edo soila, itzulpen mota oro jorratzen dugu, xede hizkuntzan jatorrizkoak diren hizkuntzalari adituei esker.

Itzultzaileen, zuzentzaileen, aditu teknikoen eta aholkularien nazioarteko sarea daukagu, munduko bazter guztietan zehar sakabanatuta, zerbitzua mintzatu nahi gatzaizkion herrialdeko hizkuntza jarraibideei egokituko zaiela bermatzeko. Giza-balio horri, gure eskarmentuari eta hizkuntza gaietako software aurreratuenari esker, edozein hizkuntzatatik edozein hizkuntzatarako itzulpenak jorra ditzakegu, kudeaketa prozesu ezin hobea, dokumentazioaren itzulpen zuzena eta hitzartutako terminologia- eta estilo-irizpideei eustea bermatuz.

Itxi
Gehiago irakurri
Transkripzioa

Bideo korporatiboak, txostenak, hitzaldiak edo biltzarrak. Ikus-entzunezko edozein materialetatik abiatuta egiten ditugu behar dituzun transkripzioak,

bai grabaketak osatzeko xedez (beste hizkuntza bateko azpitituluak edo entzumen urritasuna dutenentzako audiodeskribapenak gaineratuz), bai, besterik gabe, ikus-entzunezkoaren edukiaren idatzizko laburpena egiteko xedez. Zentzu horretan, transkripzio automatikoko zerbitzuak (bezeroaren barne-erabilerara zuzendutakoak batez ere) zein ohiko transkripzioak (gure hizkuntzalari-taldeak egindakoak) eskaintzen ditugu.

Itxi
Gehiago irakurri
Itzulsormena

Garrantzitsuena hitzak ez direnean, oinarrizkoa publizitate-mezu bat publiko zehatz bati egokitzea denean, ezinbesteko prozesu bihurtzen da itzulsormena.

Edozein enpresa nazioartekotzeko funtsezko tresna da. Publizitateko edukiak xede hartzailea kontuan hartuta egokitzea da itzulsormena egitea. Kontua ez da hitzak sortzea, mezu bat berriro sortzea baizik, eta publiko egokiari irits dadin lortzea; hau da, itzulpengintzari aplikatutako sormena da. ITZULPENAREN ETA SORMENAREN arteko konbinazio ezin hobea. Itzulpengintzan, lokalizazioan eta sormenezko idazketan adituak garenez, edozein publizitate edo marketin kanpainari aplika diezazkiokegu itzulsormen prozesuak, zure ekintzaren nazioarteko arrakastari lagunduz horrela.

Itxi
Gehiago irakurri
Lokalizazioa

Lokalizazioa, edo, gauza bera dena, web orrialdeetako, software produktuetako, bideo-jokoetako edo euskarri zein produktu informatiko baten barruan dagoen idatzizko bestelako edozein edukitako testu-kateen

itzulpena giltzarri bihurtu da kanpora begira dauden enpresa guztietako online marketineko estrategietan, izan merkatu berrien konkistan, izan balizko kontsumitzaileen bilaketan. Arlo horri dagokionez, testu-kateen itzulpenari edo lokalizazioari ekiten diote gure zerbitzuek, testu-kate horiek xede merkatuari egokitzeko xedez, bai eta itzulitako elementuak geroko ebaluazioari edota aholkularitzari egokitzeko xedez ere, eduki horiexek softwarearen barruan tratatzeko modua nabarmen erraztuko duen iturri-kodea prestatze aldera. Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresna aurreratuenak erabiliz egiten da prozesu hori. Entrega-denborak nabarmen murrizteaz gain, koherentzia terminologikoa hobetzen du horrek, eta aurrezpen ekonomikoa dakarkio edozein bezerori.

Itxi
Gehiago irakurri
Aholkularitza

Dokumentazio-isuria kudeatzen urte ugari egin ondoren, adituak gara gure bezeroei denbora, dirua eta buruko minak aurrezteko planak garatzeko orduan.

Hizkuntza-irizpideek zeresana duten prozesu ezberdinen inguruko aholkularitza-ikerketak egiten ditugu. Ildo horretan, bi estrategia mota jorratzen ditugu, bezeroak adierazitako xedeen edo beharren arabera: • Lokalizazio eta itzulsormen prozesuak erraztuko dituzten oinarri solidoak ezartzea, produktu berri bat nazioarteko merkatura jaulki aurretiko prozesu gisara. • Enpresako langileen hizkuntza gaitasunak ebaluatzea. Gure aholkularitza zerbitzuek entitate askori lagundu diote kudeaketa prozesuak, dokumentazio-isuri eleanitzen prozesuak eta pertsonak laneko eginkizun ezberdinetara esleitzeko prozesuak erraztuz. Aurretiko aholkularitzak, era berean, bezeroaren eskakizunak protokolo bihurtzea ahalbidetzen du, bai eta prozedurak egokitzea ere, edota itzulpen-memoriak eta terminologia prozesu argi, koherente eta labur batean edukitzea.

Itxi
Gehiago irakurri
Terminologiaren kudeaketa

Prozesu garrantzitsuenetakoa da hori On Globaleko lan-jarioaren barruan.

Terminologiaren kudeaketa zuzenak nabarmen murrizten du denbora etorkizuneko hizkuntza zerbitzuak garatzeko orduan, eta eraginkortasun zein kalitate handiagoz hornitzen ditu itzulpen-lanak. Hain da horrela, benetan garrantzitsua da denbora-epe egokia edukitzea, aurretik hitzartutakoa, terminologia itzulpen-memorietan (jatorrizko testuak eta horien itzulpenak gordetzen dituzten datu-base linguistikoak dira, etorkizunean erabiltzeko pentsatuak) eguneratu eta mantendu ahal izateko. Beste alde batetik, eta zerbitzu eraginkorragoa emateko xedez, enpresa bakoitzaren terminologia eta estiloa estandarizatzen dituzten gidak egiten ditugu. Horietan, proiektu bakoitzaren keyterms-ak erauzteaz gain, entitateak edo hizkuntzalariak iradokitako terminoak zuzentzen edo inplementatzen ditugu. Gure gardentasun eta hurbiltasun politikarekin koherenteak izanik, beren itzulpenen memoriarako sarbidea ematen diegu gure bezeroei, hala nahi izanez gero, denbora errealean begiratu ahal izan ditzaten gure lan-taldeek horietan egiten dituzten eguneratzeak, bai eta, beharko balitz, memoriako terminologia kontrolatu edo aldatu ahal izan dezaten ere.

Itxi
Gehiago irakurri
Grafikoak eta DTPa

Bizitza erraztu nahi dizugunez, maketatuta entregatzen ditugu gure itzulpen guztiak; hau da, jasotzen ditugun formatu berean itzultzen ditugu.

Eginkizun horren arduradunak ziurtatzen du itzulitako katalogo guztiak jasotako jatorrizko katalogoan bezala ikus daitezela, formatua, egitura eta berau egiteko erabili den programa errespetatuz. Beste alde batetik, irtenbide orokor eleanitzak emateko konpromisoarekiko fidelak garenez, proposatzen diguten ideia oro diseinatzeko, islatzeko eta garatzeko gai den sail grafiko aritua daukagu. Edozein erronka espezializaturi egiten diogu aurre. On Globalen, diseinua ez dugu xedetzat hartzen, zure enpresak merkaturatu nahi duen produktu edo zerbitzu horren sustapenari egokitutako tresnatzat baizik. Uste oso horren azpian, bezeroak iradokitako eta merkatuak ezarritako komunikazio-beharrei egokitutako erantzun moldakorrak ematen ditugu.

Itxi
Gehiago irakurri
Interpretazioa

Gure interpretazio zerbitzuen helburua da zure enpresak atzerrian dituen aliatu, hornitzaile edo bezeroekiko komunikazioa erraztea.

Aldeen arteko komunikazio arina bermatzea da On Globalen xedea, hala nola, negozio bat itxi nahi den bilera pribatuetan, biltzarretan edo sektoreko azoketan zein ekitaldi instituzionaletan. Gure laguntza behar duzun bakoitzean, edozein lekutan, gure profesionaltasunaren eta konfidentzialtasunaren bermeak lagunduko zaitu.

Itxi
Gehiago irakurri