Bezeroak behar duen hori gauzatzera gaude bideratuta. On Global da hazteko behar duen laguntza.

Merkatuko enpresa aitzindaria gara komunikazioko zerbitzu integraletan, eta presentzia global zein espezializatua daukagu hizkuntza konbinazio guztietako itzulpen teknikoetan. Gure lan guztia dago oinarrituta profesionaltasun, eraginkortasun, kalitate, berrikuntza eta komunikazio balioetan, eta gure bezeroak asebetetzeak bermatzen gaitu.

cris y melody
Bat egiten dugu gure bezeroekin, atzerriko merkatuetan azkarrago gara daitezen.
Talde eleanitza

Xede hizkuntzan jatorrizkoak diren 5000 kolaboratzailetik gorako taldea daukagu, eta arlo ezberdinetan daude espezializatuta. Horri esker, bezeroak eska dezakeen edozein hizkuntza beharrizani erantzungo dioten proiektu eleanitzak egin ditzakegu. Itzulpen teknikoak, aldibereko edo esan osteko interpretazio zerbitzuak, hizkuntza aholkularitza, maketazio zerbitzuak hainbat hizkuntzatan... Gure taldeak edozein erronkari erantzuten dio, konplexua izan arren.

Eraginkortasuna eta azkartasuna

Denbora urrea da, eta aurrekontuak gehienez ere 24 orduko epean bidaltzeko konpromisoa hartu du On Globalek, itxaronaldia murriztu dezan bezeroak. Gure kudeaketa sistemak, era berean, entrega-epeak murriztea ahalbidetzen du, eta bezeroari eskura jartzen dio, denbora errealean, proiektu baten kudeaketarekin zerikusia duen informazio guztia. 

Moldagarritasuna

Diseinu eta maketaziorako barne sailak bat egiten du edozein formatutako eta plataformatako dokumentuekin. Linux, MAC, PC, InDesign, FrameMaker, PageMaker Illustrator eta abarrek ez daukate sekreturik guretzat. Programa guztiak hizkuntza guztietan. Gainera, IT saila arduratzen da software edo web orrialde batetik datorren edozein testuren lokalizazioa prozesatzeaz eta prestatzeaz. Xml, html, eduki-konektoreak eta APIen garapena eguneroko kontuak dira IT sailean, edozein euskarritan eskaintzen baititu irtenbide teknologikoak.

Berrikuntza

Berrikuntzaren eta prestakuntzaren aldeko apustuaren barruan, On Global da Across Systems GmbH-k ziurtatu duen espainiar enpresa bakarra. Gainera, beste itzulpen tresna batzuk erabiltzen ditugu, hala nola, memoQ eta SDL-Trados, gure kudeaketa prozesuen barruan. Itzulpen tresnetatik hasita, eta glosarioak sortzeaz eta terminologia kudeatzeaz gain, bai eta neurrira egindako itzulpen automatikoko irtenbideak emateaz eta bezeroari atarirako sarbidea emateaz gain ere, gure eskarmentua jartzen dugu bezeroaren eskura.

Bezeroaren ataria

On Globalek atari esklusiboa jartzen du bezeroaren eskura, eta, bertan, denbora errealean kontsulta dezake bere proiektuen garapena. Horren bidez, bere aurrekontuen, proiektuen edo fakturen egoerari buruzko informazioa lor dezake, aurrekontu berriak eska ditzake, esleitu dioten kudeatzailearekin harremanetan jar daiteke, itzultzeko dokumentu berriak igo ditzake edo aldian-aldiko txostenak jaso ditzake eskatzen duen informazioari buruz, adibidez, aldi jakin batean itzulitako hitzak, gehien erabilitako hizkuntza konbinazioak eta abar. Zerbitzu hori guztia klik bakarrean eta segurtasun zein konfidentzialtasun irizpide zorrotzenak jarraituz.

Espezializazioa

On Globalek 1.000 bezerori baino gehiagori eskaini dizkie komunikazio arloko irtenbideak; hortaz, medikuntza, makineria, marketin, turismo eta software eremuetan espezializatu ahal izan da. Alabaina, bezero bakoitzaren gaietara egokitzen gara.

150+ proiektu kudeatzen ditugu hilean. 5000+ kolaboratzaile. Presentzia globala. 200 milioi hitz itzultzen ditugu urtean. Astean, 75 dokumentutik gora maketatzen eta diseinatzen ditugu. 1000+ bezero